XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure euskaldun gaztearentzat etzan berealakoan iritxi une pozgarri au.

Zaldia atzeko anka gañean jeiki arazi ta Indartsu'ren erraietatik atera zan irrintziak inguruetako mendiak dardarka jarri zitun.

Amabi urte zeramazkien erromatarren mende, une larri arentxen zai.

Bere aberrian arkitzean, otzikara ikaragarriak astindu du burutik oñetara ta gazte bioztun, birika zindoetan sortu dan guda-oyuak mendi-gallurrak jo, mendi-tarte sakonetara jetxi eta millaka euskaldunez beteta dauden errekondo, zelai ta ibarrak zearkatzen ditu.

Azke jaio ta azke il nai duan erriaren gogoa nun nai zabalduaz.

Lekobide bere alabaren gorputz gañera makurtu, biotzetik auzia sendoki atera ta Garoa'ri eskeintzen dio esanaz:
- Ona emen, ire aizparen ikasbidea.

Gorde zan auzi au, iñoiz bearrean arkitzen ba aiz, Idoya bezin adoretsu jokatu zan.

Ikaraz dardar, Garoa'k auzia artu du ta eskuetan daukala, zer egin ez daki.

Il, berak orixe nai ez ba.

Biotza maitasunez gañezka dauka, bere maiteari eskeintzeko.

Maite ori, nor izango ote?

Alkar-maitatzea, Garoa'n zoriona.